Enkarguak egitea eta giltzak gordetzea, Irunen eta Hondarribian

 

Enkarguak egitea eta giltzak gordetzea, Irunen eta Hondarribian (Gipuzkoa)

Partikularrek eta enpresek Irunen eta Hondarribian dituzten beharrei erantzuteko sortu genuen zerbitzu hau.

Zure kudeaketak, enkarguak eta egin ezin duzun guzti hori egiten dizugu; askotan, ordutegiak tarteko, zaila izaten da horrelako zereginak egitea, beste batzuetan, ez daukagulako laguntzarik edo ustekabeko kontuak sortzen zaizkigulako, eta ez daukagulako astirik.

Zure laguntzaile pertsonala izan nahiko nuke, zure konfiantzazko pertsona, edozein arrazoi tarteko, egin ezin duzun guzti hori egiteaz arduratuko den pertsona, dela astirik ez daukazulako, dela ordutegiak bateraezinak zaizkizulako.

Enkarguak egitea eta giltzak gordetzea, Irunen eta Hondarribian

 

Adineko pertsonentzako enkarguak

Osasun zentrora joatea, errezeta bila

Farmaziatik botikak ekartzea

Mediku-hitzorduetara laguntzea

Gaixorik zaudenean, botikak eramatea

Gaueko farmazia-zerbitzua: Zu edo zure gertukoren bat gaixorik (gripeaz, esaterako) eta botika beharrean baldin bazaudete, geuk eramango dizkizuegu etxera.

Kotxea Irungo IATra eramatea, azterketa egitera

 

Giltzak gordetzeko zerbitzua eta Telealarma

Zerbitzu horren helburua da zure etxeko, kotxeko, itsasontziko, motoko, negozioko edo beste edozein giltza gordetzea eta zaintzea, urteko egun guztietan eta edozein ordutan eskuragarri izan ditzazun.

Adineko pertsonentzako edo desgaitasunen bat dutenentzako Telealarmaren zerbitzuetako bat da giltzak zaintzea; horrela, erabiltzaileak ezbeharren bat izanez gero edo erorketaren bat gertatuz gero, azkar sartu ahal izango da etxera, aterik edo sarrailarik apurtu behar izan gabe. Giltzak gordetzeko zerbitzu horrek pertsona askoren segurtasuna bermatzen du egunero, erorketa-sentsoreekin, ke-detektagailuekin eta beste hainbat neurrirekin batera

 

Giltzak gordetzeko zerbitzua

Zerbitzu berritzaile horri esker, denboraldi batez etxetik kanpo egon ondoren, itzultzen zarenean, egoera ezin hobean aurkituko duzu etxea, funtzionamendu arazorik gabe, garbi, zerbitzu guztiekin (ura, argindarra, gasa edo gasolioa), lorategia eta igerilekua garbituta…

Zure bizilekutik kanpo denboraldi luzeak igarotzen badituzu. Neurrizko diru-kopuru baten truke, hamabostean behin egingo dugu bisita zure etxera, etxearen barrualdea eta kanpoaldea zorrotz kontrolatzeko helburuz.

Zerbitzu horren barruan sartzen dira honakoak:

 Etxebizitza aldizka bisitatzea (hamabostean behin), barrualdearen eta kanpoaldearen egoera kontrolatzeko (txostena egiten da).

 Ate, leiho eta pertsianen egoera egiaztatzea.

 Iragazgaiztasuna kontrolatzea.

 Etxebizitza aireztatzea.

 Zerbitzuen ihesak kontrolatzea (ura, argindarra, gasa edo gasolioa), kontagailuen irakurketarekin egiaztatuz.

 Postontziak hustea.

 Aurrerago sor litezkeen arazoak saihesteko egin beharko liratekeen lanak edo ekintzak iradokitzea.

Txostena bidaltzea (beharrezkoa bada, argazki eta guzti); etxebizitzan bertan utziko da txostenaren kopia bat.

 

 

Oficina en Irun

Oficina en Donostia