Laguntza Gipuzkoako Ospitaletan

 

Ospitaleko laguntza Gipuzkoan, 24 orduz

Ospitaleko laguntza zerbitzua eskaintzen dugu Gipuzkoako ospitaleetan: Bidasoa Ospitalean, Donostia Ospitalean, Amara Ospitalean

 

Ospitalean lagun egitea, ospitaletan dauden gaixoak zaintzea, gauak igarotzea, 24 orduz.

Senitartekoren bat ospitalean duzu eta ezin duzu zaindu? Ezinezkoa zaizu lana eta bizitza pertsonala uztartzea?

Zure beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen dizugu (egunez, gauez, 24 orduz…), ospitaletan eta klinikatan daudenei lagun egiteko.

Gure langileak ondo prestatuta daude eta esperientzia daukate era horretako zerbitzuetan; izan ere, giza kalitate handia behar da ospitalean gaixorik dauden pertsonak tratatzeko.

 

Laguntza Gipuzkoako ospitaletan

 

Behar duzun ospitalera edo klinikara joaten gara, behar duzun ordutegian; eguneko 24 orduetan gaude zerbitzua eskaintzeko prest. Horrela, ospitaletan gaixoei lagun egiteko gure zerbitzuak erabili ahal izango dituzu gauez, arratsaldez, goizez, jaiegunetan edo, behar zehatz baten aurrean, ordu batzuetarako soilik.

Gaixoari lagun egiteko / gauez zaintzeko zerbitzua:

Etxetan ere egin daiteke, egunez zein gauez lagun egiteko.

Ospitaletan gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen laguntzea; egunez edo gauez lagun egitea; jarrita dauzkan bideak ken ez ditzan zaintzea; garbiketa pertsonalean laguntzea; edozein arazoren aurrean erizainen kontrol-gunean jakinaraztea, etab.

Ospitaletan gaixoak zaintzea erabiltzaileek asko eskatzen duten zerbitzua da; horri esker, ospitalean dagoen senitartekoari arreta hobea eskain diezaiokete, izan ere, egunez zein gauez erabateko arreta behar izaten dutenez, askotan, familiak berak ezin izaten die zaintza hori eskaini, ordutegiak bateragarriak izaten ez direlako edota gaixoa zaintzeaz arduratzen den senitartekoak neke fisiko handia jasaten duelako.

Ospitaletan lagun egitea, egunez, gauez zein ordu zehatzetan: ospitaletan laguntzeko zerbitzua da. Adineko pertsonek hogeita lau orduko arreta behar dutenean edo gauez zaindu beharra dutenean, eta familiak arreta hori eskaini ezin dienean, nekeagatik, ordutegien bateraezintasunagatik edo ospitaletik urruti bizi direlako.

Etengabeko zaintza zerbitzua eskaintzen dugu; gaixoari jaikitzen, oheratzen, paseatzen eta gainerako mugikortasunean laguntzen diogu, eta gauez zaintzen dugu. Kalitatea, zintzotasuna eta etika.

 

Gauak Gipuzkoako Ospitaleetan,

Lagun egiten zaie ospitalean dauden eta bakarrik sentitzen diren adineko pertsonei, ulertuko dituen eta entzungo dien norbaiten beharra dutenean.