Gaueko asistentzia eta zaintza Bidasoko Ospitalean

GAUEKO ASISTENTZIA ETA ZAINTZA BIDASOKO OSPITALEAN

Ospitalean egonaldia egitea une gogorra izan daiteke familian. Lagundu-n, zure senideak Bidasoko Ospitalean (Irun) zaintzeaz arduratzen gara gauez, familian atseden hartu ahal izateko.

Zaintza profesionala eta tituluduna

Ospitaleko asistentzia-zerbitzua kontratatzea ez da zortearen esku utzi behar. Lagundu aukeratzean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen erregistroan izena emanda dagoen enpresa bat aukeratzen duzu, partular batek eman ezin dituen bermeekin:

  • Lan-segurtasuna: Enpresa garen heinean, bezeroa lan-erantzukizun orotatik aske geratzen da.

  • Profesionaltasun ziurtatua: Gure langile guztiek titulu soziosanitario ofiziala dute, kalitatezko arreta bermatuz.

  • Zerbitzuaren jarraipena: Urteko 365 egunetan ziurtatzen dugu estaldura. Zaintzaile batek arazoren bat badu, berehala ordezkatzen dugu.

Atsedena familiarentzat, segurtasuna gaixoarentzat

Gauean ospitalean egoteak nekatu egiten du familia. Gure zerbitzuarekin, senideek etxean lo egin dezakete, haien maitea esku onenetan dagoela jakinda.

Zer eskaintzen dugu gaueko txandan?

  1. Vigilia eta arreta: Gaixoaren beharrei erantzun azkarra (ura, jarrera aldaketak, laguntza deitzea).

  2. Laguntza emozionala: Gaixoa lasai eta lagunduta sentitzea ziurtatzen dugu.

  3. Informazioa: Hurrengo goizean, familiak gauean gertatutako guztiaren berri jasotzen du.

     

    Ezin zara ospitalean egon gaur gauean? Guk zaintzen dugu zure ordez.

    Behar duzu asistentzia gaur gauean? Idatziguzu Jarri harremanetan Lagundurekin: 658 751 137

    Bidasoko Ospitalean zure ondoan gaude, 24 orduz.

 

Aviso Legal - LOPD

  Inscrita en el Registro Foral de Servicios Sociales de la Diputación de Gipuzkoa E20 000382 0000

Diseño web by Optimiza