Lagundu Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuetan, gure helburua da erabiltzaileen autonomia ahalbidetzea. Bizi-kalitatea bermatuko dieten jokaera aldaketak lortzea, ohitura osasungarriak irakastea, segurtasun pertsonala areagotzea, harreman sozialak eta pertsonen artekoak sustatzea, haien ohiko bizilekuan jarraitzea baldintza duinetan eta beharrezkoa ez den instituzionalizazioa saihestea (hots, egoitzetara beharrik gabe ez eramatea).
Zaintza pertsonalak etxeetan eta lagun egitea ospitaletan, behar profesionalak , prebenitzea eta behar horiei erantzutea.
Mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, haien bizilekua utzi behar izan gabe.
Mendekotasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta eta laguntza pertsonala, etxekoa, psikologikoa, soziala, hezkuntzari dagokiona, errehabilitaziokoa edo teknikoa eskaintzea, beraien bizikidetzako ingurunean bertan; horrela, lortu nahi dena da eguneroko bizitza normaltasunez garatzeko ezinbestekoak diren jarduerak hobeto gauzatzea, egoitza batean sartu beharrik ez izateko.
Gure bezeroen gertutasunak eta konfiantzak motibatu egiten gaituzte, egunez egun gure zerbitzu-eskaintza hobetuz eta berrituz joan gaitezen.
Gure langileak sustatzen ditugu eta mendekotasuna dutenen bizi-kalitatea hobetzen dugu.
Laguntza beharrean bazaude – etxean bertan zein ospitalean edo egoitza batean – Lagundu Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak enpresakook gure zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, laguntza pertsonalaren gaineko gure ikuspegi bereziarekin, laguntza aktiboan eta bizitza independentearen filosofian oinarritutako gure ikuspegiarekin, alegia.
Gure bulegora etorri ezin bazara, geu joango gara zeure etxera eta zure familiaren beharrei erantzuteko irtenbiderik egokiena bilatzen saiatuko gara.